XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Komunichten abilezia

Egungo egunian, Komunichgoa irakaspen edo asmu baten orde, abilezia bat dela izaitekotz, iduritzen zaiku.

I.- KOMUNICHT ASMUA

1. Gauza bat da bakarrik baitezpadakoa: langileria ororen nagusi eta buru jarri behar da. Hortarat heltzeko, denak on dira. Bainan horri buruz chuchen chuchena jokatu aitzin, jakin behar da ingurika eta azpiz okasione guzietaz baliatzen.

Lenine komunicht buruak zion: Erreboluzionerek, ez badakite legen kontra bezala, legez, zuzenki bere lanaren altzinarazten, ez dire egiazko Erreboluzionerak.

Edo oraino: Ez badakik orokilakoaren egiten, lohian herrestan behar orduan ibiltzen, ez hiz egiazko Erreboluzioner bat, ez hiz aho-handi bat beizik (Lénine).

Ez da batere erretchago Erreboluzionearen obra lantzea, ez delarik oraino egiazko gudua agerian hasia eta jendek ez dutelarik oraino desiratzen gudu borthitz batez saltatzea. (Lénine: La maladie infantile du Communisme).

2. Erreboluzionaren obratzeko, denetan sartu behar da, denak hunkitu behar dire, zuhurki gordez egiazko chedeak.

Erreboluzionerek, gauza guzietan esku-gaina hartu behar dute, gerokotzat utziz Erreboluzionearen arras eta errotik konplitzea...

Huna bereziki zer nahi dituzten beren eskumeneko komunichtek.

A ) LEHENIK ZENDIKATAK. Gure Zendikatetan langilen hartzeko, ez diotegu galdegin behar gure asmu guziak onhart ditzaten. Hori haurkeria bat litake, ezen urrunaraz gintzazke gutarik hanitz langile.

B ) GAZTERIA.- Komunist gazteak sartu behar dire gazteriaren bilkura guzietan, izanikan ere aberatsek edo aphezek montatuak, eta hola jokatuko dire ahal guziez gazteen biltzeari, gazteak balakatuz, soldadogearen kontra altcharaziz (VIIe Congrès intercommuniste, 1936).